Hiri eraldaketari buruzko tailer batek Bilbon Birgaitze elkarte publiko nagusiak bildu ditu
“Hiri Eraldaketa. Birgaitzea eta Berrikuntza. Teknikak eta Desberdintasunak” gaiei buruzko tailerra topagune izan zen Espainiako birgaitze elkarte publiko nagusienetarikoentzat. Bilboko Birgaitzerako Hirigintza Elkarteak sustatutako jardunaldiak, Euskadiko Etxebizitza eta Lurzoruko Elkartea, Sestaoberri 2010 eta Menéndez Pelayo Unibertsitatearen laguntzarekin, Andaluziako, Aragoiko, Kataluniako, Madrileko eta Nafarroako birgaitzerako elkarte publikoak bildu zituen.
Surbisa jardunaldien elkarte anfitrioia izan zen eta bere 25 urteko ibilbidean zehar egindako bideari buruzko txosten bat aurkeztu zuen: birgaitze lanetan aritzeko eratu zenetik gaur egungo berezko ezaugarritzat duten konpromiso suspertzaileraino eta eko-iraunkortasuneraino iritsiz. Era horretan, elkarte honen lehenengo urratsak ekarri zituen gogora, 1983. urtean Bilbon izandako uholde larrien ondoren, Alde Zaharrean burututako lehenengo jarduerak eta hiri suspertzea jarduera guztietarako orainaldiko eta etorkizuneko xedetzat ezartzea.
Tailerra bi jardunalditan garatu zen. Lehenengoa Bilboko Alde Zaharretik zeharreko bisita batekin amaitu zen, burututako birgaitze lanak ezagutzeko; bigarren jardunaldian, berriz, honako gaiak jorratu ziren: Bilboko udal parke publikoaren etxebizitzetako osoko birgaitze lanak, pertsonek edo entitate erabiltzaile batek energia kontsumoarekiko burututako kontrola eta energia birgaitze lanak. Azken jardunaldi hori Bizkaiko Labe Garaietako instalazioen bisita batekin amaitu zen. Sestao Berri elkarteak bertako birgaitze lanetan parte hartu zuen.
| 2011 AVS Euskadi |