cabecera Federación vizcaína de empresas del metal
AVS
2//

 

Babes Etxebizitzen Praktika Hoberenentzako AVS 2010 sariak

 

Espainiako Etxebizitza eta Lurzoru Elkarteak “Babestutako Etxebizitzen Jardunbide Onenentzako AVS 2010 Sariak” entregatu zituen urte amaieran Madrilgo Kasinoan antolatutako galako afari batean. Sari honen epaimahaiak hainbat alderdi hartzen du kontuan proiektuak baloratzerakoan, besteak beste: arkitekturaren kalitatea, energia eraginkortasuna, inguruan nola txertatzen den, berrikuntza teknologikoa eta elementu biodegradagarriak eta ekosistemarekin atseginak direnak erabiltzea.

 

“Hiri Birgaitze eta Suspertze arloko Jarduera Hoberenentzako Sariaren” mailan zazpi jardueran aurkeztu ziren eta sariduna  Zaragozako Vivienda S.L.U. Udal Elkartearen "Giron taldeko (Zaragoza) 40 etxebizitzen eraikina Birgaitzeko Proiektu Pilotua” izan zen.

 

“Gizarte eta komunitate Esku-hartzearen Esparruko Jardunbide Onenen” mailan zazpi izangai aurkeztu ziren eta Alacanteko Etxebizitza Udal Patronatuaren (PMVA) "America Plazako Belaunaldien arteko Etxebizitza” proiektuak saria eskuratu zuen.

 

“Obra Berriko Eraikuntza Onenaren” mailan 35 jarduera aurkeztu ziren eta epaimahaiak saria eman zion Bartzelonako Gune Metropolitarreko Institut Metropolitá de Promovió del Sol i Gestió Patrimonial-eko (IMPSOL) "Torrelles de Llobregaten 48 etxebizitza Eraikitzeko Proiektuari, Can Coll Sektorean, 9 – 10 – 11 – 12 zenbakietako eraikinak".

 

2011 AVS Euskadi