AVS Euskadi elkarteko Batzar Nagusia
AVS Euskadi Etxebizitza eta Lurzoruko Sustatzaileen Elkartearen euskal sekzioak bere Batzar Nagusia antolatu zuen urtarrilaren 28an Donostian. Bileran iazko Kudeaketa Memoria onetsi eta Zuzendaritza Batzordea berritu zen.
Iazko ekitaldian, AVS Euskadi elkarteak bazkideen kopurua igo zuen Sestao Berri 2010 elkarte publiko bazkide berria barne hartu ondoren, Sestaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak erdibana parte hartuta. Sestao Berri 2010 elkarteren helburua gizarte eta hirigintza suspertzea eta Bizkaiko itsasadarraren ezkerraldeko herri horretako birgaitze lanak, ostatu berriz hartzeko prozesuak eta alokairua kudeatzeko programetan esku hartzea da.
357.000 etxebizitzetako parke bat
AVS Euskadi Etxebizitza eta Lurzoruko Sustatzaileen Espainiako Elkartean barruan dago, AVS, alegia. Hura 1988. urtean sortu zen eta etxebizitzako eta lurzoruko 160 sustatzaile publikok baino gehiago osatzen dute, tokiko, autonomiako eta Estatuko administrazioetakoak. Euskadiz gain, beste sekzio autonomikoak ditu Andaluzian, Katalunian, Madrilen eta Kanarietan.
AVS elkarteko erakunde kideek 79.000 etxebizitza baino gehiago eraiki zituzten 2001 eta 2010. urteen artean, ondoren babestutako etxebizitza gisa saltzeko; eta beste 30.000 etxebizitza gehiago, berriz, merkatura atera zituzten babestutako alokairu moduan. Horrez gain, 104.000 etxebizitza birgaitu zituzten. Guztira, 357.000 etxebizitzak baino gehiago osatutako higiezinen parke bat osatzen dute, alokairu edo bestelako modalitateen araubidean.
| 2011 AVS Euskadi |