Sestao Berri 2010 elkarteak jaso du EUSKALIT-eko enpresa Bikaintasunaren aldeko Konpromisoaren Diploma
Euskalit Bikaintasunaren aldeko Euskal Fundazioak Sestao Berri 2010 elkartearen lana saritu du enpresa Bikaintasunaren aldeko Konpromisoaren Diplomarekin. Hirigintza elkarteak aipatutako saria eskuratu zuen Euskalit-eko Kanpo Kontrastearen Zerbitzuak balioztatu eta zuzendaritza taldeak ondoz ondoko autoebaluaketak burutu ondoren. Konpromiso Diploma Kudeaketa Kalitatearen Euskal Saria lortzeko aurretiko urratsa da (zilarrezko eta urrezko Q), eta euren kudeaketa hobetzeko eta bikaintasunarekiko konpromisoa hartzeko EFQM eredua erabiltzen duten erakundeak saritzen ditu.
Bestalde, AENOR Normalkuntza eta Ziurtatze Espainiako Agentziak Sestao Berri 2010 elkarteari Zerbitzu Kartaren ‘N’ ziurtagiria eman dio. Agiri publiko eta eskuragarri horretan hirigintza elkarteak gain hartutako konpromisoak bildu dira, bai erabiltzaileei dagokionez eta bai Sestao biztanle guztiei dagokienez.
| 2011 AVS Euskadi |