Surbisa-k 25 urte bete ditu
Surbisa Bilboko Birgaitzerako Hirigintza Elkarteak, abenduaren 14an, bere 25. Urteurrenaren jarduera nagusiak ospatu zituen. Hitzordua Birgaitzeari eta Energia Hobekuntzari buruzko Jardunaldiaren inguruan egituratu zen, EEEren lankidetzarekin. Bertan, txosten-jartzaile desberdinek parte hartu zuten. Urteurrena gizarte jarduera batekin amaitu zen eta horretan sariak entregatu zitzaizkien udal elkarte hau sustatu duten edo harekin kolaboratu diren pertsona guztiei, betetako mende laurdenean.
1985eko urtarrilean sortu zenetik, Bilboko Birgaitzerako Hirigintza Elkarteak etxebizitzak birgaitzeko hogei mila jarduera sustatu ditu, 150 milioi euro inguru inbertituz. Surbisa-k Bilboko eraikinen % 15ean jardun du, alegia; eraikinen erdiak 50 urte baino gehiago dituzten hiri batean. Udal elkarteak osoko birgaitze eredu bat sustatzen du, energia eraginkortasuneko neurriak barne hartuz eta zaharberritzeko programa zehatzak sustatuz.
| 2011 AVS Euskadi |