UPV/EHUk eta 14 gazte solidariok Bilboko Udal Etxebizitzak 2010 saria jaso dute
Abenduaren 2an, Bilbon, “Bilboko Udal Etxebizitzen Sariaren” Bosgarren edizioa antolatu zen. Oraingo honetan sarituak Euskal Herriko Unibertsitatea eta “Gazte Solidarioentzako Udal Etxebizitzak” Programan parte hartzen duten 14 ikasleak izan dira.
Sariaren epaimahaiak –bizilagunen elkarteek, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak eta Bilbok Udal Etxebizitzen Zuzendaritza Kontseiluak osatuta-, UPV/EHUko gradu ondoko gazte ikasleei zuzenduriko ekimen honen izaera berritzailea baloratu zuen. Horri esker, gazteek etxebizitza bat eskuratu dezakete oso alokairu merkean ostatu ematen dien auzoko (kasu honetan Otxarkoaga) jarduera komunitarioetan solidarioki parte hartuz gero.
Epaimahaiak bereziki hartu du kontuan programak auzoa suspertzearen alde egitea, gazteen eta bertako biztanle finkoen elkar bizitzari onura eraginez, eta babes eta norberaren laguntzazko sareak sortzea sustatzea, biztanleen zenbait sektoreren bizitza kalitatea hobetzearen alde eginez. Epaiak nabarmendu du Euskadin aitzindari den mota honetako ekimenek gizarte arazoekin kontzientziatuta dauden gazteei etxebizitza eskuratzeko bidea erraztea eta horri esker, bizitokiko auzoan gizarte harremanak hobetu egiten direla.
| 2011 AVS Euskadi |