cabecera
NAGUSIA

 

Surbisa Bilbao eta Bidebi Basauri AVS Euskadi Elkartean sartu dira

 

Bidebi Basauriko Udalaren hirigintza kudeaketarako elkarte publikoa, eta Surbisa Bilboko Udalako birgaitzetarako hirigintza elkartea AVS Euskadi Elkarteko bazkide berri bilakatu dira urtarriletik. Bi horiek sartu ondoren, Etxebizitza eta Lurzoruko Sustatzaileen Elkartearen euskal dibisioak dagoeneko hamar kide bildu ditu eta erreferente nagusienetariko bat bihurtu da Euskadiko etxebizitzen esparruan. AVS Euskadi elkarteak 2006. urtean ekin egin zion bere ibilbideari eta geroztik etengabe hazi da.

Hauek aurki daitezke bere bazkideen artean: Visesa, Orubide eta Alokabide, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailekoak; eta hainbat hiriko Udaletako udal hirigintza elkarteak: Vitoria-Gasteiz (Ensanche 21-Zabalgunea), Donostia-San Sebastián (Entidad Pública Empresarial de Vivienda-Donostiako Etxegintza), Irun (Irunvi), Bilbo (Viviendas Municipales de Bilbao) eta Sestao (Sestao Berri 2010).

Aurkeztu zenetik, 2008ko urrian, AVS Euskadi elkarteak lan garrantzitsua egin du etxebizitza eta lurzorua sustatzearen alde. Era horretan, 2009. urtean, elkarteko bazkide sustatzaileek babestutako 8.600 pisu eraikitzeari ekin egin zioten; gizarte alokairuko 14.000 pisu baino gehiago kudeatu zituzten eta lurzorua sustatu zuten 2.000 BOErako. Horrez gain, bestelako programak garatu zituzten pisuak birgaitzeko, hutsik zeuden etxebizitzak biltzeko, hornidura ostatuak kudeatzeko…

 

Loly de Juanen aitorpena

 

Marta Ibarbiaren aitorpena

 

 

2011 AVS Euskadi